Karroza eder batean eserita, eta herriko txistulariek gidatuta, herriari itzulia eman ondoren, Lege Zaharren enparantzan ezarri da herriko haurren eskutitzak jaso eta haiekin argazkia ateratzeko. 17:00etan heldu da Zigordia kaletik, Modelo areto aldetik, eta dagoeneko inguru horretara iristen hasia zen ilara.
Urduritasuna, ikusmina eta magia nahastu dira etxeko txikien artean, baita guraso, aiton-amona eta gertuko senideen artean ere, haien ilusio aurpegia ikusterakoan. Denek nahi izan dute gutuna lehenbailehen eman, eta biharko eguna ahalik eta azkarren iristea. 18:30ean hasiko den Errege Magoen desfilean, eskatutako opariak azken lerroan joango den kamioian daudela ziurtatzeko.