Salberdingo eremua, irudietan

Onintza Lete Arrieta 2023ko urt. 5a, 14:00

2018an hasi zituzten Salberdin eremuan ehunka etxebizitza egiteko lanak, eta zati batek hartu du itxura dagoeneko: herritarrak hasi dira etxebizitza berrietan bizitzen, errepide zatiak eginda daude, baita aparkalekuak ere, eta lorategi eta eserlekuak ere prest daude. Bizigune berriko gaur eguerdiko irudiak dira honakoak.

Lau urtean goitik behera aldatu da Salberdin eremuko paisaia. Lantegi, baserri, Gaztetxe eta lursailen ordez, ehunka etxebizitzaz osatutako auzo berria agertu da, eta dagoeneko bertan bizi da hainbat herritar, oraindik etxebizitza asko egiteko eta beste asko amaitzeko dauden arren.

Errepideak, aparkalekuak, lorategiak eta eserlekuak... Amaituta daude elementu horiek guztiak auzo berriaren zati batean, gaur eguerdiko irudiotan ikus daitekeenez.

Txakurrak debekatuta daudela dioen kartela ere jarri diote zelai zatitxo bati.