Murkilen Gabonetako zozketek badituzte irabazleak

Onintza Lete Arrieta 2023ko urt. 7a, 14:24
Saridunetako bat, Murkileko ordezkariarekin eta saria egokitu den establezimenduko ordezkariarekin. (Murkil)

Dendarien elkarteak 500 euroko bi erosketa txartel eta 200 euroko lau txartel banatu ditu, baita 40 errege-opil ere, Gabon garaian erosketak herrian bertan egin izana saritzeko herritarrei.

Murkilek, Zarauzko dendarien elkarteak, hainbat erosketa txartel  eta errege-opil zozkatu ditu aurten ere Gabonen bueltan, eta txartel irabazleen jabeek jaso dituzte sariak dagoeneko. Iñaki Sukaldeak eta Francesenako ordezkari banak eman dituzte sariak Murkilen batzordearen izenean.

500 euroko bi erosketa txartel, 200 euroko lau txartel eta 40 errege-opil banatu dituzte guztira. Errege-opilen irabazleek Aizpuruan eta Sayaleron jaso zituzten horiek urtarrilaren 4an.

Palmirak eta Manex Lertxundik irabazi dituzte 500 euroko sariak, aurrenekoak Falylinn dendan eta bigarrenak Kirkilla jatetxean egindako erosketei esker. 200 euroko sariak, berriz, Maria (May Zentro Estetikoa), Tere Carballo (Azkuelek Elektrizitatea), Maialen Utrilla (Unai Garrastazu optika) eta Esther Martinezek (Tetuan Hogar) eskuratu dituzte.

Urteroko zozketa horrekin, dendarien elkarteak saritu egin nahi izan du herrian erosteko eta kontsumitzeko hautua egiten duten herritarren jarrera.