Lotsaz

Andoni Egaña/Berria 2023ko urt. 9a, 08:00
Andoni Egaña.

Andoni Egañak atzo Berria egunkarian idatzitako iritzi artikulua da honakoa.

Oso gaizki banatuak egoteaz gain, behar ez luketen aldera jotzen duten hainbat gauza badira: zortea, dirua, edertasuna, sentiberatasuna… Baina batik bat, lotsa da, oso gaizki banatutako sentimendua. Gainera, behar ez lukeen tokian sarri azaltzen da, eta behar lukeen tokian eskas sumatzen dugu.

Inmaculada Iruretagoienak, ETAk hil zuen Jose Ignacio Iruretagoiena Zarauzko PPko zinegotziaren arrebak, elkarrizketa bat eskaini du atentatutik mende laurdena igaro den honetan. Aintzat hartzeko moduko kontu askoren artean, zirrara berezia eragin dit duela urte batzuk zendu zen amari buruz kontatu duenak. Amak, Josefinak, ez omen zion sekula bueltarik eman hilketa ondorengo egoerari. Ez omen zen etxetik irteten.

Irakurri iritzia osorik, hemen.