Iñurritzako biotopoko zubia itxiko dute astelehenean eraberritze lanak egiteko

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urt. 13a, 16:30

Obrek hiruzpalau hilabete irautea aurreikusten da, eta, ondorioz, egurrezko zubiaren inguruko bideak moztuta egongo dira epe horretan.

Datorren astelehenean hasiko dituzte Iñurritzako biotopoan dagoen oinezkoentzako egurrezko zubia berritzeko lanak, eta horiek aurrera eraman ahal izateko bidea itxi beharko dute. Construcciones Mariezcurrena S.L enpresari esleitu dio udalak obren  kontratua eta aurreikusi dute hiruzpalau hilabeteteko iraupena izango dutela.

Denbora horretan zubia itxita egongo denez, horrek inguruko bideei ere eragingo die moztu egingo baitituzte oinezkoentzat. Hauetxek dira erabili ezingo diren bideak:

  • Biotopoko bidea, beheko kanpinaren inguruan.
  • Malla Harritik datorren bidea, eskaileren parean.
  • Golfaren inguruko pasarela, erdiko eskaileren parean.