Iñurritza elkarteak hilaren 27an egingo du ohiko batzar orokorra

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urt. 15a, 11:30
Iñurritza jubilatuen elkartea Aingeru Guardako egunean.

2022an izandako gorabeherak eta 2023rako dituzten asmoak azalduko dituzte bertan.

Iñurritza jubilatu eta pentsionisten elkarteak bi aste barru egingo du Urteko Ohiko Batzarra. Urtarrilaren 27ran, ostirala, jarri dute hitzordua eta bi deialdi egin dituzte: 10:30ean lehenengoa, eta 11:00etan bigarrena. Aurreratu dutenez, 2022an izandako gorabeherak aztertu eta 2023ari begira dituzten proposamenak azalduko dituzte bertan.