Asteazken honetan, etzi, egingo du urteko lehen odol ateraldia Zarautzen Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak. Ohi bezala, herritarrek 16:30etik 21:00etara izango dute odola emateko aukera anbulatorioan. Horretarako, ordea, izena aurrez eman behar da. Egun horretan bertan, goizez, telefonoz deitu behar da 943-00 78 85 telefono zenbakira.
Aurten, 11 egunetan joango dira herriko anbulatoriora odol emaileen elkartekoak, hilean behin, abuztuan izan ezik. Hilabete horretan ez dute odola aterako Zarautzen. Bestalde, azaroko eta abenduko hitzorduak zehazteko ditu Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak, eta aurrerago jakinaraziko ditu horiek. Zarauzko hitzordu guztiak, hori bai, asteazkenetan izango dira:
- Urtarrilak 18
- Otsailak 15
- Martxoak 15
- Apirilak 19
- Maiatzak 17
- Ekainak 14
- Uztailak 12
- Irailak 13
- Urriak 18