Enpresari eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara! lelopean manifestazioa deitu du Gazte Koordinadora Sozialistak hilaren 28rako, larunbata, eta zarauztarrak mobilizatzera animatu eta zergatia azaldu asmoz infogunea jarriko du Urola Kostako GKSk etzi.
Sare sozialetan jakinarazi dutenez, 18:30etik aurrera Lege Zaharren enparantzan izango dira, eta, ondoren, 20:00etan bertso poteoa egingo dute. Aimar Sorazu eta Libe Goenaga arituko dira kantuan.