Urko Iruretagoiena 'Izeta' futbolaria Athleticek fitxatu du

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urt. 19a, 14:30
Urko Iruretagoiena. (Athletic Club)

Aurrelaria Athletic klubeko bigarren taldean arituko da, eta Alex Pallaresen aginduetara entrenatzen hasi da, Real Murciaren aurkako partida prestatzeko.

Athleticek Urko Iruretagoiena Izeta aurrelaria fitxatu du. Gazteak 23 urte ditu, eta denboraldi honetan Lehen Federazio mailako Amorebieta taldearekin aritu den arren, Eibarreko harrobian trebatutakoa da. Hala ere, bere hastapenak Zarautz Kirol Elkartean eman zituen. Sei gol sartu ditu denboraldi honetan, eta bi asistentzia eskaini ditu, 18 partidetan.

Athelticek prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, Izeta "mugikortasun eta erasoan azkartasun handiko" jokalaria da, eta "hazteko gaitasun handia" duela uste du talde bizkaitarrak. "Hala erakusten du gola sartzeko duen gaitasunak", zehaztu dute. Iaz, esaterako, Bigarren Federazio mailan jokatu zuen Arenas Clubean eta 19 gol sartu zituen, 34 neurketetan. Aurrelari aiarra Athleticeko bigarren taldean arituko da, eta Alex Pallaresen aginduetara entrenatzen hasi da, Real Murciaren aurkako partida prestatzeko.