Iñaki Bidegain neurologo jubilatuak oso aktibo jarraitzen du, eta horren erakusle da argitaratu berri duen El jaguar del río Yacuma vive liburua. Bertan, DOA Denok Osasunaren Alde gobernuz kanpoko erakundearekin Bolivian egindako bidaiaren kronika jasotzen du. Hain zuen ere, menpekotasuna duten haurrak hezkuntzara bideratzeko proiektu batean aritu zen lanean.
Bihar arratsaldean, 19:00etan, liburua aurkeztuko du Zazpi kultur elkartean. Ekitaldian egile zarauztarraz gain, hainbat GKEetako kooperante Bakarne Iruretagoienak, DOAko kooperante Marimar Solak eta Clara Cabanillas editoreak hartuko dute parte.