Erretzeari uzteko tailerrak antolatu ditu Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak

Aritz Mutiozabal 2023ko urt. 20a, 17:25

Aurrez aurreko saioak Zarauzko egoitzan egingo dituzte astelehenetan eta asteazkenetan. Terapiak zortzi astez irauten du, eta doakoa da.

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak erretzeari uzteko terapia tailerrak antolatu ditu. Zarauzko Balea kaleko 2. zenbakian duten egoitzan eskainiko dituzte saioak aurrez aurre nahiz online. Aurrez aurreko saioa astelehenetan (11:00) eta asteazkenetan (15:00) izango dira; aldiz online erako saioak asteazkenetan izango dira, 17:00etatik 18:00etara.

Elkarteko prebentzio arloak antolatzen du ekimena, eta tabakismoan aditua den psikologo batek gidatuko ditu saioak. Guztira, zortzi asteko doako terapia izango da.Pertsona bakoitzaren egoera eta arreta desberdinak direnez, elkarteak paziente bakoitzari arreta zuzena eta pertsonalizatua eskaintzen dio.

Tailerrean parte hartu nahi dutenek 943-45 77 22 telefono zenbakira deitu dezakete edo gipuzkoa@contraelcancer.es helbidera idatzi. Jarduera honetan parte hartzeko lekuak mugatuak direla jakitera eman dute.