Itsas hondakinak eta mikroplastikoak ikertu dituzte goizean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urt. 22a, 17:27

MATER Museo Ekoaktiboaren gidaritzapean, zientzia ariketa hiru fasetan banatu dute. Lehenik eta behin, hondakin handiak bildu dituzte, eta karakterizazioa egin dute, ondoren. Jarraian, hondarretan aurkitzen diren mikroplastikoak ikertu dituzte. 

MATER Museo Ekoaktiboak antolatuta, itsas hondakinak eta mikroplastikoak ikertu dituzte gaur goizean hondartzan. Lehenik eta behin, hondartzan hondakin handiak identifikatu eta jaso dituzte; Desertu Txikian hasi eta kanal aldera joan dira parte-hartzaileak, inguru horretara pilatzen delako zabor gehiena, itsas korronteen eraginez. Ondoren, jasotako hondakinen karakterizazioa egin dute, eta jarraian, hondarretan aurkitzen diren mikroplastikoak ikertu dituzte. Zientzia ariketari amaiera emateko, itsas erraldoien martxa egin dute, hondartzatik Musika Plazara.

Ikasturte hasieratik herriko ikastetxe guztietako 700 ikasle baino gehiagorekin ari dira ariketa hori egiten MATER Museo Ekoaktiboko hezitzaileen laguntzarekin, eta gaur herritar guztiei zabaldu diete Herritarren Zientzia egiteko aukera.

Argazkiak: Zarauzko Eraztun Berde Urdina eta Aiora Larrañaga