ZOZKETA

'Laminosine' ikuskizunerako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak

Aritz Mutiozabal 2023ko urt. 23a, 16:20
Bunuztar Xoriak dantza taldeko nerabeen 'Laminosine' ikuskizunaren une bat. (Utzitakoa)

Zarauzko Jalgi eta Oztibarreko Bunuztar Xoriak dantza taldeen eskutik, hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak bere irakurleen artean. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Dantza, kontaketa eta musika uztartzen dituen ikuskizuna da Laminosine, Bunuztar Xoriak dantza taldeak larunbat honetan Zarautzen taularatuko duena. Lizardi kirol aretoan izango da emanaldia, 19:00etatik aurrera, eta aurrez Jalgi Dantza Taldeak ere hartuko du parte.

Ikuskizun berezia ikusteko Zarauzko Hitzak hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean. Parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena.

Erlazionatuak

Arimadun ikusgarria, senidetzeko aitzakia

Jabi Gonzalez Toston 2023 urt 20 Zarautz