Hiri antolamenduaren plan orokorraren barruan Iritako eta Mallubiko lur zatietan aldaketak egiteari hasierako onespena emanez abiatuko du urtea udalbatzak; izan ere, bihar izango dute 2023ko lehen osoko bilkura. Udal taldeek egingo duten azken bozketa izango da aipatutakoa eta EH Bilduren kritikak jaso ditu proposamenak. Udal taldeak prentsaurrekoa eskaini zuen joan den astean horren harira, eta bertan salatu zuenez, "herriarenak diren lurrak espekulaziorako erabiltzea", bultzatuko du Udal Gobernuak.
Edonola ere, gai gehiago ere izango dituzte mahai gainean biharko osoko bilkuran: besteak beste, administrazio-klausulen eta baldintza teknikoek agiriak zuzenduko dituzte udaltzaingoaren egoitza berria hartuko duen eraikina egokitu eta birgaitzeko obrak esleitzeko, eta Taxi zerbitzuaren aurtengo tarifak zehaztuko dituzte.