ZOZKETA

Zozkatu ditugu 'Laminosine' ikuskizunerako sarrerak

Aritz Mutiozabal 2023ko urt. 26a, 15:00
Bunuztar Xoriak dantza taldeko nerabeen 'Laminosine' ikuskizunaren une bat. (Utzitakoa)

Zarauzko Jalgi eta Oztibarreko Bunuztar Xoriak dantza taldeen eskutik, hiru sarrera bikoitz zozkatu ditu Zarauzko Hitzak, eta baditu jada irabazleen izenak.

Dantza, kontaketa eta musika uztartzen dituen ikuskizuna da Laminosine, Bunuztar Xoriak dantza taldeak larunbat honetan Zarautzen taularatuko duena. Lizardi kirol aretoan izango da emanaldia, 19:00etatik aurrera, eta aurrez Jalgi Dantza Taldeak ere hartuko du parte.

Ikuskizun berezia ikusteko Zarauzko Hitzak hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean. Honako hauek izan dira saridunak: Aitziber Arrillaga Zorrozua, Igone Ameztoy Salaberria eta Kepa Maiz Aizpurua.