Urtetako bizilagunak sansebastianen bigarren asteburuan murgilduko dira bihar

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urt. 27a, 14:00
Urtetako Neska-Mutil Ardoak hamaiketakoa eskaini zuen joan den astean. (Aritz Mutiozabal)

GZR eta Fan&Go musika taldeek kontzertua emango dute bihar gauean eta igandean auzoko edadetuei egingo dieten omenaldiarekin amaituko dituzte festak.

Asteburu honetan emango diete amaiera Urteta auzoko aurtengo Sansebastian jaiei. Joan den asteko ostiralean abiatu zituzten eta bihar gaueko kontzertuak eta igandeko bazkaria izango dira azken ekitaldiak.

Gauzak horrela, bihar parranda egiteko aukera izango da berriro, auzo elkartean 22:30ean hasiko diren GZR eta Fan&Go musika taldeen kontzertuekin. Biharamunean, auzoko edadetuen omenez bazkaria egingo dute Neska-Mutil Ardoko kideen eskutik.