Punta-puntako aktoreak bildu dituen Babylon filma gaur iritsiko da Modelo aretora. Laland edota Whiplash film arrakastatsuak zuzendu zituen Damien Chazelle zinemagilearen lana da eta Brad Pitt, Margot Robbie, Tobey Maguire, Diego Calva edota Olivia Wilde dira haren zuzendaritzapean aritu diren aktoreetako batzuk. Argumentuari erreparatuta, bestalde, 20ko hamarkadan Los Angelesen girotuta, anbizio eta gehiegikeria neurrigabeko istorioa kontatuko du ikus-entzunezkoak.
Aipatutako izen handiko talde hori osatzeko 80 milioi dolarretik gorako inbertsioa egin dute eta atzera bueltan espero baino diru gutxiago bildu duen arren, hainbat adituk diote etorkizunean kultuzko ikus-entzunezkoa izango dela. Aste honetan ezagutarazi dituzten Oscar sariei begira ere ez ditu aurreikuspenak bete, hiru sailetan soilik da hautagai: jantziterian, musikan eta produkzio diseinuan. Gainera, emakumezko aktore onena izateko faboritoko bat Margot Robbie jo bazuten ere, ez da hautagai izango azkenean.
Babylon filmaz gain, haurrei zuzendutako Inspector Sun y la maldición de la viuda negra animaziozko filma ere emango dute gaur eta bihar. 1934ko Shangaien egongo da kokatuta hau eta Sun Inspektore beteranoa, izango du protagonista. Armiarma bakartia da Sun eta bere etsai nagusia den Langosta Gorriaren aurkako azken misioa zuzenduko du, merezitako erretiroan hartu aurretik.
Urtarrilak 28, larunbata
16:45. Inspector Sun y la maldición de la viuda negra
19:15. Babylon
Urtarrilak 29, igandea
16:45. Inspector Sun y la maldición de la viuda negra
19:15. Babylon
Urtarrilak 30, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Babylon
20:30. Babylon