Izena eman daiteke haur eta nerabeen sexualitateri buruzko tailerrean

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urt. 27a, 16:00
Zarautz Herri Hezitzaileko kideak, Treba ekimeneko hitzaldi eta tailerren aurkezpenean. (Aritz Mutiozabal)

Treba Gurasoak ekimenaren barruan antolatu eta interesdunek otsailaren 2a baino lehen jakinarazi beharko dute parte hartu nahi dutela.

Zarautz Herri Hezitzailea lantaldeak antolatuta Zer egin dezakegu gure haur eta nerabeek sexualitate aske eta osasuntsua izan dezaten? tailerra eskainiko dute dohain otsailaren 8an eta 15ean. Treba Gurasoak ekimenaren barruan sartzen den jarduera da eta 18:00etatik 20:00etara egingo dute Etxezabalan Eider Goiburuk zuzenduta.

Parte hartzeko interesa dutenek dagoeneko eman dezakete izena lotura honetan. Otsailaren 2an itxiko dute izena emateko epea.