Ehun bizikletatik gora bidaliko ditu udalak beharra duten herrialdeetara

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urt. 29a, 17:00
Zarauzko Udaleko ordezkariak Ayuda Contenedores GKEko kideekin batera. (Zarauzko Udala)

Bi urtetan udaltzaingoaren egoitzan egon dira gordeta eta Ayuda Contenedores GKEari eman dizkiete orain. Honek Afrika, Asia edota Hego Amerikara bideratu ditu.

Bigarren urtez jarraian bizikletak emango dizkio Zarauzko Udalak Ayuda Contenedores Gobernuz Kanpoko Erakundeari. 127 txirrindu emango dizkio, zehazki, eta erakundeak Siria, Peru, Ginea Bissau edo Marokokora bidaliko ditu erakundeak behin beharrezko konponketak egin ondoren. Izan ere, udalak emandako bizikletak abandonatutakoak dira, jabeek bi urtetan erreklamatu ez dituztenak. Udaltzaingoaren egoitzan egon dira denbora horretan.

Aurrez aipatutako herrialdeetan "bizikletak oso garraiobide beharrezkoak" direla adierazi du udalak. Horregatik, erakundeak ematen dien erantzuna txalotu eta, aldi berean, eskertu egin du Iker Basurko Mugikortasun zinegotziak: "Ayuda Contenedores GKEak beharra dagoen tokietan, bizikletak erabilgarriak izaten jarraitzea ahalbidetzen du eta". Gehiago ere esan du zinegotziak, ekintzak Zarautzi ere mesede egiten baitio bere hitzetan: "gure kaleetan eta bizikleteroetan espazio gehiago dago".

Esan bezala, iaz ere eman zizkon abandonatutako bizikletak udalak Ayuda Contenedores GKEari. 200 gehiago izan ziren orduan: 328.