Jalgi eta Bunuztar Xoriak dantza taldeetako gaztetxoek kantujira egin dute Arrai Zopak kantu taldearekin

Mireia Galarza Bastida 2023ko urt. 29a, 11:30

Laminosine ikuskizunaren emanaldiaren harira, Zarautz-Bunuze senidetzeko Mugaz Gaindi topaketa ari dira egiten asteburu honetan. Horren bueltan, kantujira egin zuten atzokoan, Musika Plazatik abiatuta. 

Laminosine ikuskizunaren emanaldiaren harira, Zarautz-Bunuze senidetzeko Mugaz Gaindi topaketa ari dira egiten asteburu honetan. 

Atzo iritsi ziren Zarautzera Oztibarreko bizilagunak, eta bazkalostean, Jalgi eta Bunuztar Xoriak dantza taldeetako gaztetxoak eta gainerakoak kantujiran ibili ziren herriko hainbat txokotan Arrai Zopak kantu bandarekin batera. 16:30 aldera hasi ziren abesten, Musika Plazatik abiatuta.