Zozketa

Anonyme Popular ikuskizunerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak

Aritz Mutiozabal 2023ko urt. 30a, 14:30

Ostiralean 20:00etan hasiko da saioa Modelo aretoan. Zarauzko Udalak emandako bi sarrera zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak irakurleen artean. Parte hartu nahi dutenek, osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Igor Elortzak eta Rafa Ruedak gidatutako Anonyme Popular bertso-musika ikuskizunaz gozatzeko parada izango da ostiral honetan, otsailaren 3an, Modelo aretoan, 20:00etatik aurrera. Emanaldia ikusteko Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean.

Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleak ostegunean jakinaraziko ditu Zarauzko Hitzak.