Zapalkuntzaren kateetatik askatzeko emakume langileok borrokara! hitzaldi zikloa abiatuko du ostiral arratsalde honetan Urola Kostako Itaiak. Hiru saio prestatu dituzte orotara eta Zarautzen egingo dute lehenengoa. Ondoren, Zumaian eta Aian egingo dituzte. Datorren astean izango dira horiek, hilaren 10ean eta 11n.
Zikloari hasiera emateko, Bizi balndintzen okertzea hitzaldia eskainiko dute 18:30ean Zarauzko gaztetxean. Gainera, saioa amaituta ekintza gehiago egingo dituztela ere jakinarazi dute: poteo girotua eta futbolin txapelketa, hain zuzen ere.
Datorren asteko hitzaldien hainbat xehetasun ere eman dituzte: Hamaika erronka deitu dute Zumaiakoa eta 18:00etan hasiko da Oxford arteoan; Aiakoa berriz, Antolatzeko beharra izendatu dute eta 12:00etan izango da Kultur etxean.