Plaieroak 2022-2023

Minutuko isilunea egingo dute bihar plaieroetan hildako langilearen omenez

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ots. 4a, 09:00
Plaieroetako zortzigarren jardunaldia. (Aritz Mutiozabal)

Aste honetan gertatutako lan istripuan hil den jokalaria gogoratuko dute Hondartzako Futbol Txapelketako bederatzigarren jardunaldia abiatzeko. 10:00etan hasiko dira partidak eta lehen faseko azkenak izango dira neskentzat. Orbela-Limoss taldea arduratuko da joko eremuak markatzeaz 09:00etan.

Hirugarren asteburuz jarraian Hondartzako Futbol Txapelketako partidako jokatuko dira bihar. Bederatzigarren jardunaldikoak neurketak dira eta 10:00etan hasiko dira. Edonola ere, jokatzen hasi aurretik minutuko isilunea egingo dute aste honetan hil den plaieroetako jokalaria oritzeko. Donostian, asteartean, gertatu zen lan istripuan zendu zen behargina, hain zuzen ere.

Ondorengo hauek dira bihar jokatuko diren norgehiagokak:

Senior mutilak A taldea
1. Kosta Hortz Klinika - Balearri Astillero
2. Euskalduna taberna - Asergroup
3. Garcia Edari Banaketak - Tivoli taberna
4. S.F. Txanela - Mamba FC
5. Talai Mendi kanpina - MRW
Atsedena:  Otamendi

Senior Mutilak B taldea
6. Dean Team - Salegi taberna
7. Asti Pinturak - Kirkilla-Enea jatetxea
8. Arrano taberna - Telesforo Erretegia
9. Pukas-Shelter - Il Capo
10. Celso Castro - Ulacia Bidaiak

Senior Neskak
11. Mayflower - Shelter-Pukas
12. Lukas Ardotegia - Itxas-Lur taberna
13. Orbela-Limoss - Kebidek
14. Kirkilla-Enea jatetxea - Talai-Mendi kanpina
Atsedena: Euskalduna taberna