Otsailean sartzearekin batera zabaldu zuten inauterietako kartel lehiaketako antolatzaileek publikoaren saria hautatzeko bozketa irekia. Lanak aurkezteko epea zabaldu zutenean azaldu zuten bidetik, Facebook sare sozialaren bidez eman daiteke botoa lotura honetan otsailaren 8ra arte, asteazkena. 12:00etan itxiko dute bozketa, zehazki, eta irabazleak bi lagunentzako afaria irabaziko du.
Horrez gain, antolatzaileek jakinarazi dute lehiaketara guztira aurkeztu dituzten 23 kartelak Euskalduna tabernan daudela ikusgai. Hala, erakusketara gerturatzeko deia egin diete herritarrei.