Santa Ageda eguna dugu gaur, eta, ohitura jarraituz, santa eskean atera ziren Zarauzko abesbatzak atzo, bezpera eguean. Txinpirin abesbatzako txikiak izan zuren goiztiarrenak, 18:00etan atera ziren Villa Mundatik eta hainbat geldialdi egin zituzten ibilaldian zehar Santa Agedari eskainitako koplak abesteko.
Montetxio abesbatzako kideak ere aritu ziren kantuan, baina talde handiena elkarrekin abestu duten Zarautz abesbatza eta Zarazate abesbatzak osatu zuten. Azken hauek gainera, Zarautz Trik taldeko ikasleak ere izan zituzten lagun. Aurtengoan, hori bai, bertsolaririk ez zen aritu kantuan.
Aipaturiko abesbatza eta trikitilari eta pandero joleez gain, Arrai Zopa taldekoak ere jardun zuten kantuan Uxue Alkorta eta Haimar Sorazu herriko bertsolarirekin batera.