Usoa Zulaikaren 'Has dadila festa!' da Zarauzko Inauterietako kartel irabazlea

Gorka Eizagirre 2023ko ots. 9a, 11:40

Atzo arratsaldean banatu zituzten Euskalduna tabernan Inauterietako kartel lehiaketako sariak. Mireia Lizundiak jaso zuen bigarren saria, eta publikoaren saria ere berarentzat izan zen.

Atzo arratsaldean banatu zituzten Inauterietako kartel lehiaketako sariak. Aurtengoan ere parte hartze nabarmena izan du Euskalduna tabernak Zarauzko Udalaren laguntzarekin antolatzen duen lehiaketak.

Ohi bezala, hiru sari banatu zituzten, eta Usoa Zulaikak aurkeztutako Has dadila festa! izan da kartel irabazlea. Zulaikak urtero hartzen du parte herriko lehiaketan, eta badaki zer den saritua izatea, aurten lortzen duen hirugarren aldia baitu.

Bigarren saria eta, era berean, publikoaren saria, Mireia Lizundiarentzat izan da, 1982 lanagatik. Ekitaldira ezin izan zuen bertaratu, eta bere ahizpa Anek jaso zuen saria.
 
Bestalde, Xabier Txurruka Zarauzko alkateak sari banaketa aprobetxatu zuen Euskalduna tabernako arduradun Felix Bordak egiten duen lana eskertzeko.