18:00etan egingo dute Salberdingo etxebizitza tasatuen zozketa

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ots. 9a, 15:00
Salberdingo etxebizitza berriak eraikiko dituzten eremua. (Aritz Mutiozabal)

Zuzenean jarraitzeko aukera izango da udalaren eta Amenabar eraikuntza enpresaren webguneetan.

Gaur arratsaldean zozkatuko dituzte Salberdingo R14 lursailean eraikiko dituzte Erregimen Bereziko 92 Udal Etxebizitza Tasatuak. Guztira, 960 eskari daude onartuta zozketarako eta Aritzbatalde udal pilotalekuan egingo dute. Horregatik, jende ugari biltzea espero ekitaldia bertatik bertara jarraitzeko.

Edonola ere, bertaratu ezin dutenek ere izango dute zuzenean ikusteko aukera, streaming bidez emango baitute. Horretarako, bi bide ahalbidetu dituzte, eta honako bi esteka hauetan daude eskuragarri:

Zozketa hasi baino minutu batzuk lehenago aktibatuko dute zuzeneko konexioa.