Inauteriak 2023

Zarauzko Inauterietako egitaraua eskura

Juan Luis Romatet 2023ko ots. 11a, 10:00

Mozorroez, kolorez eta alaitasunez beteko dira Zarauzko kaleak datorren asteburuan. Ostiralean hasi eta igande arratsaldera bitartean inauterietako ekitaldiak izango dira herriko leku desberdinetan.

Ostiraletik igandera bitartean izango dira inauterietako ekitaldiak Zarautzen. Hemen ikus daitezke:

Otsailak 17, ostirala

18:45. Musika Eskolatik hasita, Galtxagorrien jaitsiera Jalgi dantza-taldea, Zarautz Trik, Goizeko Ihintza txistulariak eta Zarakatun batukadaren eskutik.

Otsailak 18, larunbata

12:00. Koxme baleak txupinazoa botako du Modeloko balkoitik, Jainekin txarangak girotuta.

12:00-14:00. Jainekin txarangak herriko kaleak alaituko ditu.

17:30ean. Alde Zaharrean, Inauterietako VI. Konpartsa: Zarautz Kabaret. (Euria egiten badu, igandean 13:00etan)

17:30-19:30. Zinema pilotalekuan inauteri jaia: mozorro-lehiaeta (taldekoa, originalena eta zuzeukiña), merienda eta dantzaldia 12-18 urte bitarteko nerabeentzat.

19:00. Musika plaza, mozorro-lehiaketan parte hartzen duten kudrillak ekartuko dira. Aldez aurretik  izena eman behar da Turismo Bulegoan, edo egun berean Euskalduna tabernan.

19:30. Musika plazan, kuadrillen arteko mozorro-lehiaketaren sari-banaketa. 1. saria: 250 euroko bonoa; 2. saria: 150 euroko bonoa: 3. saria: 100 euroko bonoa. Bonoak Zurekin ostalarien elkarteko taberna eta jatetxeetan gastatzeko dira.

21:00-00:00. Zinema pilotalekuan, disko-festa DJ Loz-ekin.

23:00. Musika plazan, dantzaldia Bide Batez taldearekin.

Otsailak 19, igandea

12:00. Kalejira herriko kaleetan zehar erraldoi, buruhandi eta Ustekabe txarangarekin.

17:00etan. Musika plazan, Gora Bihotzak ikuskizuna haurrentzat. Euria egingo balu Gaztelekuan.

18:00. Lege Zaharren enparantzan, Dantzatzeko prest disko-festa nerabeentzat.

Horiez gain, inauterietako kartel lehiaketara aurkeztutako lanak ikus daitezke Euskalduna tabernan.