Enpresen ondorengotza bermatzeko galdetegia prestatu du udal elkarteak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ots. 15a, 13:03
Langilea enpresa batean lanean. (Urola Kostako Udal Elkartea)

10-12 urteren buruan erretiroa hartu behar duten enpresaburuei zuzendutako galdetegia prestatu du UKUEk, Enpresen Jarraipenerako Beharren Detekzio Goiztiarra egitasmoaren barruan.

Enpresa txiki, ertain eta mikroenpresen negozio jabeen eta enpresaburuen erretiroak eskualdeko ekonomian ahalik eta kalterik txikiena eragin dezan, eta erretiro horien eraginez lanpostuak suntsitu ez daitezen, Enpresen Jarraipenerako Beharren Detekzio Goiztiarra egitasmoa martxan jarri du Urola Kostako Udal Elkarteak. Horren baitan, galdetegia prestatu du 10-12 urteren buruan erretiroa hartuko duten enpresaburu zein negozio jabeei zuzendua, eta bertan jasotako erantzunetan oinarrituta prestaketa eta arreta pertsonalizatuak eta enpresa horien ondorengotza beharretarako egokitutako programa eskainiko die.

Enpresen Jarraipenerako Beharren Detekzio Goiztiarra egitasmoak enpresen bere jarraipenerako behar dituzten sustapena eta laguntza era integralean eskainiko ditu, eta lau atal edo fasetan garatuko da: ondorengotza edo transmisio prozesu bati aurre egin beharko dioten enpresen identifikazioa; ondorengotza/ transmisioak denborarekin planifikatzeko beharraren sentsibilizazioa; prestakuntza eta banakako esku-hartzeak eta eskualdatzean interesa izan dezaketen enpresen eta ekintzaileen arte zubi-lana. Hori dela-eta, programa eskualdeko enpresentzat eraginkorra izan dadin, galdetegia erantzuteko eskatu die udal elkarteak erretiratu behar duten enpresaburuei.