Inauteriak 2023

Kolorez bete da Modelo aretoaren ataria, inauterietako txupinazoan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ots. 18a, 14:06

Aurtengoan, Koxme baleak bota du txupinazoa Modelo aretoko balkoitik, eta giro polita sortu da ekitaldian.

Eguerdi parterako, mila koloretako mozorroek hartu dute Alde Zaharra. Modelo aretoko balkoitik bota du Koxme baleak inauterien hasiera markatu duen txupinazoa, eta txarangaren doinuen erritmoan, giro polita sortu da ekitaldian, zarauztarrak mozorro dotoreak jantzita saltoka eta dantzan ibili baitira.