Inauteriak 2023

Konpartsaren koreografiek distira berezia eman diete inauteriei

Onintza Lete Arrieta eta Urtzi Oteiza 2023ko ots. 19a, 10:18

Musika plazatik abiatuta, adin guztietako ehundik gora herritarrek dantza emanaldi bikaina eskaini zuten atzo arratsaldean Moulin Rouge gaitzat hartuta.

Ehundik gora dantzarik hartu zituzten atzo arratsaldean Zarauzko kaleak, Moulin Rouge ardatz hartuta, bost koreografitako ikuskizuna eskaintzeko. Inauterietako konpartsak urtero egiten du emanaldia, eta aurtengoan eguraldi paregabea izan zuten lagun, eta ohi bezala, herritar andana elkartu zen bide bazterretan dantza emanaldia ondo ikusteko.

Umore ona eta alaitasuna izan ziren nagusi bide osoan zehar, eta denen artean, distira berezia eman zieten inauteriei. Gainera, karrozak ere bazuen bere distira, Eiffel dorre eta guzti.