Lilatoira joateko autobusa jarriko du udalak

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ots. 27a, 10:50
2017ko Lilatoian parte hartu zuten Zarauzko emakumeak. (Utzitakoa)

Igandean egingo dute lasterketa eta 09:00etan jarri dute irteera ordua Aritzbatalde kiroldegi aurreko biribilgunetik. Interesdunek aurrez eman beharko dute izena eta osteguna izango da horretarako azken eguna.

Zarauzko Udalak igandean Donostira joateko doako autobus zerbitzua jarriko du aurten ere, Lilatoia dela eta. Aritzbatalde kiroldegi aurreko biribilgunetik abiatuko da autobusa 09:00etan eta zebirtzua erabili nahi dutene aurrez eman beharko dute izena kiroldegiko harreran. Martxoaren 2an, osteguna, itxiko dute epea.

Itzulerako zerbitzua ere eskainiko dute. 13:00etan abiatuko da Donostiako Gipuzkoa plazatik.