Anjel Lertxundi: "Ez dago gauza kaskarragorik errepikatzen jardutea baino"

Goiena 2023ko mar. 1a, 09:30

Zarauzko bizilaguna den idazle oriotarrak Goiena telebistan izan da eta Larraitz Zeberio Lekuona kazetariak elkarrizketatu du.

Goienagusik gonbidatuta, Jorge Oteizak eta Eduardo Txillidak euskal kulturari egindako ekarpenaz aritu da Anjel Lertxundi Goiena telebistan. "Probidentzialak" izan zirela azaldu du, eta arte ekoizpenari buruz aritu da, besteak beste. Lehen zein orain artea tresna indartsua da barruak astindu eta kontzientziak esnatzeko.