'Almas en pena de Inisherin' filma izango da ikusgai Modelon

Aritz Mutiozabal 2023ko mar. 4a, 09:00

Bafta sarietan hainbat sari lortu duen filma da Almas en pena de Inisherin, eta Oscar sarietako hautagai nagusia ere bada. Gaur, bihar eta etzi Modelo aretoan ikusteko parada izango da.

Tres anuncios en las afueras lanarekin sona handia lortu zuen Martin McDonagh zinegilearen azken lana emango dute asteburuan Modelo aretoan. Irlandako mendebaldeko kostaldean dagoen uharte urrun batean girotua dago Almas en pena de Inisherin filma, eta bizitza osoko bi lagunen (Colin Farrell eta Brendan Gleeson) istorioa kontatzen du, umore beltzez zipriztindua.

Pelikula honek bederatzi izendapen ditu Oscar sarietarako, eta oraintsu banatu diren Bafta sarietan lau oroigarri lortu ditu; besteak beste, Erresuma Batuko film onenaren saria.

Martxoak 4, larunbata
19:15. Almas en pena de Inisherin
22:15. Almas en pena de Inisherin

Martxoak 5, igandea
19:15. Almas en pena de Inisherin
21:45. Almas en pena de Inisherin (jatorrizko hizkuntza)

Martxoak 6, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Almas en pena de Inisherin
20:30. Almas en pena de Inisherin

Martxoak 7, asteartea
19:00. Simone, la mujer del siglo