Penintsulako panettone tradizional onenaren sekretuak

Gorka Eizagirre-Aritz Mutiozabal 2023ko mar. 4a, 10:00

Sayalero gozotegiko Nora Ostolazak azaldu du nolatan parte hartu duen Zarauzko enpresak nazioarteko lehiaketan, zergatik irabazi duten lehen saria, eta zer berezitasun dituen beren produktuak.

Zarauzko Sayalero gozotegikoak gustura dira, Espainiako eta Portugalgo Panettone Tradizional Onenaren saria eskuratu baitute. Nora Ostolazak kontatu du nolatan animatu diren aurreneko aldiz lehiaketan parte hartzera, eta nola lortu duten 80 lehiakideren artean gailentzea.

Zarautzen eta Orion ditu gozotegiak Sayalerok, eta Zarautzen, berriz, gozogintza lantegia. Hantxe izan da hedabide hau Ostolazarekin eta Sayalero anaiekin hizketan.