Morez jantzi dira kostako kaleak Martxoaren 8an

Gorka Eizagirre 2023ko mar. 9a, 08:08

Aian, Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian egin zituzten atzo iluntzean elkarretaratzeak nahiz manifestazioak Emakume Langilearen Eguna aldarrikatzeko. Hona hemen bost herrietako irudiak, bideoan.

Martxoaren 8a izan zen atzo, Emakume Langileen Eguna, eta ehunka herritar atera ziren kaleetara herriz herri berdintasunaren aldeko protesta eta aldarrikapenak egitera. Aian elkarretaratzea egin zuten, eta manifestazioak, berriz, Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian. Guztietan, hori bai, zaintzari buruzko aldarriak nagusitu ziren.

Bideo honetan jaso dira bost herrietako irudiak.