Peter Eastway eta Art Wolfe argazkilariak izango dira gaurko protagonistak Photomuseumen

Jabi Gonzalez Toston 2023ko mar. 10a, 12:00

Argazkilaritzari, bidaiei eta kulturari buruzko serieko azken aurreko saioa da eta Gela programaren barruan antolatu dute. 18:00etan hasiko da doako sarrerarekin.

Photmuseumeko Gela programaren barruan otsaila hasieran abiatu zuten argazkilaritzari, bidaiei eta kulturari buruzko lau ataleko seriea azken txanpan sartu da; izan ere, hirugarrena da gaur eskainiko dutena. Peter Eastway eta Art Wolfe argazkilarien lanak erakutsiko dituzte oraingoan. Azken argazkilariari lotuta esan behar da, aurreko ataleko protagonistetako bat ere bera izan zela.

Paisaia-argazkilaria da Eastway eta Ernest Shackleton esploratzaileari segika Antartikako polo-ingurunean ateratako irudiak dira erakutsiko direnak. Wolfe, berriz, natura argazkilaria da eta munduko kulturak nola dokumentatzen dituen erakutsiko dute gaur. Zehazki, Etiopiako buztinezko maskaradun gizonekin eta Papua Ginea Berriko huli klanarein egindako lana aztertuko dute. Esan bezala, serieko aurreko atalean ere esakini zioten tartea Wolfen irudiei. Alaskako ibaietako hartz arrekin edo Ugandako oihanetako mendiko gorilekin egindako lana erakutsi zuten, orduan..