Julen Portillo sukaldari aritu da Biolur elkarteak estreinatu berri duen saioan

Jabi Gonzalez Toston 2023ko mar. 12a, 09:30

Ekoizpen Duina Kontsumo Herrikoia deitu dute ikus-entzunezkoa eta umoregile zarauztarra izan da lehenengo gonbidatua. Kalabaza pizza prestatu du Urdaspal Alberdi ekoizlearen produktuekin.

Biolur Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Elkarteak Ekoizpen Duina Kontsumo Herrikoia deitu duen ikus-entzunezko saioa estreinatu berri du. Saioaren helburua da erakustea posible dela ongi jatea eta, aldi berean, inguruari on egitea. Horretarako, hainbat aurpegi ezagun gonbidatu dituzte Azpitiko Elikagunera sukaldari lanetan aritu daitezen ekoizle ekologikoen produktuekin. Hori dela eta, ekoizleak ere gonbidatu dituzte haien produktuak aurkeztu ditzaten.

Julen Portillo umoregile eta eduki sortzaile zarauztarra izan da lehenengo gonbidatua, hain justu, eta Kalabaza pizza prestatu du Urdaspal Alberdi ekoizlearen produktuekin. Portillok bere errezetaren azalpenak eman ditu, eta Xabi Izagirre aurkezleak egindako galderei erantzun die.