TAO ordenantza eguneratzeko proposamena egin du udalak

Jabi Gonzalez Toston 2023ko mar. 12a, 13:00

Salberdingo errepide eta aparkaleku berriak gehitu nahi ditu Mugikortaun departamentuak, alde batetik, eta Messileko eta Eguzki Izarrak guneak ezabatu, bestetik.

Zarauzko Udaleko Mugikortasun departamentuak herriko TAO mapan zenbait aldaketa egitea proposatu du udalbatzaren oniritziarekin ordenantza eguneratu ahal izateko. Arrazoitu dutenez, "Salberdineko urbanizazio lanak aurrera doazen heinean, hau osatzen duten errepide eta aparkalekuak gehitu behar dira herriko TAO mapan". Hori horrela, Bizkaia, Justo eta Aitze kaleetako hainbat zati dira, zehazki, mapara gehitu nahi dituztenak. Horrez gain, aurrerantzean erabilgarri izango ez diren Messileko eta Eguzki Izarrako guneak ezabatu nahi dituzte.

Udalak zehaztu du, halaber, herritarrek aldaketei buruzko ekarpenak egin ditzaketela mugikortasuna@zarautz.eus helbidera mezua bidalita. Atzodanik dago zabalik horretarako aukera eta martxoaren 25ean itxiko dute epea. Bestalde, gogoratu du herritarrek udal webguneko parte hartu atalean dutela eskura aldaketei buruzko informazio guztia nahiz egungo ordenantza osatzen duten TAO mapak.