Irudi ederrak utzi ditu IV. Mahasti Krosak

Elkarrekin eta bizkarretik helduta zeharkatu dute helmuga marra bi korrikalari azkarrenek. Gainera, eguraldi eguzkitsuak eta Talaiberri txakolindegiko parajeek konbinazio paregabea osatu dute.

Ikuskizun polita eskaini zuten atzo Mahasti Krosaren laugarren edizioan parte hartu zuten 86 korrikalariek. Giro sargoria eta bezperako euriak eremua lokaztu izanagatik lehiarako baldintzak egokienak ez baziren ere, gustura aritu ziren parte hartzaileak.

Gizonezkoetan, Ibai Makazaga oriotarrak eta Imanol Larrañaga azkoitiarrak batera egin zuten 7,2 kilometroko ibilbide osoa, eta halaxe eutsi zioten azken metroetan ere. Gutxitan ikusten den irudia ederra eskaini zuten helmugara iritsitakoan; izan ere, bizkarretik helduta heldu ziren.  Emakumezkoetan, berriz, Ainhoa Caporossi zumaiarra gailendu zen.

Erlazionatuak