Perkusioko master-classa eskainiko du Rakel Arbeloak ostiral honetan

Intza Trula 2023ko mar. 14a, 09:00
Rakel Arbeloa (Utzitakoa).

Musika Eskolako Aretoan izango da ikastaroa, arratsaldeko 18:00etan.

Datorren ostirala, martxoak 17, perkusioko master-classa eskainiko du Rakel Arbeloak. Jazz-bateria ikasketak burutu zituen Donostiako Musikene eskolan, eta ondoren, Lisboako Goi Eskolan jazz-bateriako masterra egin zuen. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da ikastaroa, Musika Eskolako Areto Nagusian. Sarrera librea eta doakoa izango da.