Bertso-sorta

Goma-2

Inaxio Uria 'Isasti' 2023ko mar. 14a, 10:30

Mutil koskor bat doinuan, ondorengo bertso-sorta helarazi du Zarauzkohitza.eus atarira Inaxio Uria Isasti-k.

-1-
Donostiako auzo batean
(Izan ziteken Herrera)
Autobusetako geltokian
finkatzen da gertaera
Jende mordoa hantxen zegoen
hurbildurik estalpera
Hain zuzen ere ari zelako
euritea goitik behera
Itxaropentsu guztiak ere
sartzeko autobusera

-2-
Alde batetik gizon herren bat
makulodun dotorea
Bestetik berriz sendi oso bat
Guraso eta prolea
Lau mutil eta beste lau neska
tartean bizki parea
Bihurri eta zaratatsuak
Ez zegoen giro barea
Denak domatzen nahiko lanetan
Arazo latza berea

-3-
Berehalaxe hurbil zitzaien
autobus zuri-gorria
Zain zeudenaren aurpegietan
nabaritu zen irria
Ez zutelako espero noski
zetorren une larria
Gidari berak emana zien
uste etzuten berria
Ibilgailua betea zegoen
Albiste negargarria

-4-
Jendez beterik zijoala ta
hau zela ba berri txarra
Ezin zutela guztiak sartu
Alperrik zela negarra
eta bidaia jarraizekotan
zuela irten beharra
Baina kezkarik ez izateko
bera ez zela bakarra
Laister azalduko zitzaiela
autobus berri azkarra

-5-
Laister batean han azaldu zen
autobus urdin iluna
Ta gidariak esandakoa
zen lehengoari entzuna
Denontzat tokirik ez zegoela
Ze egoera astuna!!
Talde guzian nagusitu zen
kezka ta estutasuna
Berriro ere lehen bezelaxe
Hura zen hura eguna!!

-6-
Pazientzia ia galdurik
zebilen gure herrena
Kalean gora,kalean behera
baretu nahirikan pena
Zalapartatsu,tiki ta taka!!
makuluaren eztena
Gizonak kexa luzatu zion
ideia emanaz zuzena
Puntan goma bat jartzea zela
soluziorik onena

-7-
Herrenak oso haserreturik
erantzun zion honela
Arrazoi zuela ta berak ere
txortan jarduten zirela
zakilan puntan goma jarriaz
desberdin izango zela
Haur kopurua egun horretan
urria izango zela
ta aldegindako autobusetan
erraz satuko zirela