30 ostalaritza establezimenduk eskatu dizkiote ur pitxar berrerabilgarriak udalari

Jabi Gonzalez Toston 2023ko mar. 14a, 11:00
Kristalezko pitxer berrerabilgarriak. (Zarauzko Udala)

Plastikoa murriztea da ekimenaren helburua eta 300 ale baino gehiago banatuko dituzte. Dena den, oraindik badago eskaera egiteko aukera eta elkarte gastronomikoei ere egin zabaldu diete deia.

Zarauzko Udalak 306 kristalezko ur pitxar berrerabilgarri banatuko ditu dohain datozen egunetan herriko ostalaritza establezimenduen artean. 30 izan dira, zehazki, orain arte udalarekin harremanetan jarri diren negozioak. Plastibistak kanpainaren parte da ekimena da eta joan den hilean abiatu zuten. Helburua da plastikorik gabeko Zarautz baten aldeko urratsak bultzatzea.

Bada, ekimenak izan duen "harrera ona" ikusita, udalak erabaki du elkarte gastronomikoei ere zabaltzea eskaera egiteko aukera. Hori bai, pitxarrak oraindik eskatu ez dituzten taberna eta jatetxeek oraindik badute aukera eskaera egiteko. Horretarako, Zarauzko Udaleko Agenda 21 Sailarekin harremanetan jarri behar dute harremanetan interesdunek, telefonoz 943-00 51 59 zenbakira deituta edo posta elektronikoz n-ollokiegi@zarautz.eus helbidera mezua idatzita.

Hori horrela, eskertuta agertu da Gloria Vazquez Ingurumen zinegotzia ostalariek agertu duten konpromisoarekin: "Herritar guztiei eragiten digun gaia da eta gure esku dago aurrerapausoak ematea".