Ernaik hainbat jarduera prestatu ditu Gazte Topagunea aurkezteko

Jabi Gonzalez Toston 2023ko mar. 15a, 13:30
Isun bati aurre egiteko Ernaik iaz eskaini zuen hitzaldia. (Zarauzko Hitza)

Mural margoketa, luntxa eta kontzertuak antolatu dituzte Arranon larunbat arratsalde eta gauerako.

Zarauzko Ernai gazte erakundeak egitarau zabala prestatu du apirilaren 6tik 9ra Elorrion egingo den Gazte Topagunea aurkezteko. Berezia izango da aurtengoa; izan ere, 10 urte bete berri ditu Ernaik.

Gauzak horrela, larunbat honetan azalduko ditu Ernaik Aste Santuko hitzorduaren nondik norakoak, baina jarduera gehiago ere izango dira. 18:00etan egingo dute aurkezpentxoa Arranon eta ondoren murala margotuko dute. 20:30etik aurrera, berriz, luntxa egingo dute eta 23:00etan musikari egingo diote tartea. Herena taldeak kontzertua eskainiko du eta DJ Manuela ahizpek emango diote amaiera saioari.