Balora ezazu Zarauzko Hitzaren jarduna

Erredakzioa 2023ko api. 19a, 17:31

Bazkideen, irakurleen eta herritarren iritzia ezinbestekoa da Urolako Komunikazio Taldea kooperatibako hedabideek beren jarduna hobetzen jarraitzeko. Horregatik, inkesta bat jarri du martxan Zarauzko Hitzak.

Lau urte igaro dira eskualdeko tokiko hedabideek bat egin zutenetik. Karkarak, Baleikek, Uztarriak, Maxixatzenek, Erlo Telebistak, Zarauzko Hitzak eta Urola Kostako Hitzak Urolako Komunikazio Taldea (UKT) osatzen dute orain, eta irakurleek hedabide bakoitzaren proiektuaren inguruan duten iritzia ezagutu nahi du taldeak.

Zarauzko Hitzak herritarren atxikimendua behar du proiektua mantentzeko. Horregatik, bazkideen eta irakurleen iritzia garrantzitsua da hedabidearentzat. Hala, etorkizuneko komunikazio eskaintza zehazteko eta proiektua finkatzeko, ezinbestekoa da irakurleen kontsumo ereduak (papera, telebista, webguneak) zeintzuk diren, horiek taldeak lantzen dituen gaiekiko zer interes duten, landutako gaiei emandako tratamenduaz zer iritzi duten, aldizkarien banaketa sistema zer iruditzen zaien eta abar jakitea.

Urola Kostako Hitzaren bazkideek mezu bana jasoko dute posta elektronikoz, eta horiei galdetegi bat betetzeko eskatuko zaie. Halaber, atari digitaleko nahiz sare sozialetako jarraitzaileei ere gauza bera egiteko eskatu nahi die Zarauzko Hitzak.

Honako lotura honetan bete daiteke inkesta.

Eskerrik asko!