Gaur Photomuseumeko Gela programan arteari eta diseinuari buruzko azken atala

Onintza Lete Arrieta 2023ko mar. 17a, 10:30
Ilse Crawford diseinatzailea.

Gaurko saioan "munduko liderren eta jende arruntaren arima harrapatzen duten" Platon Antoniouren erretratuen lana aztertuko dute lehenbizi, eta ondoren, Ilse Crawforden lana azalduko dute. "Luxuzko hotelentzat, Ikearentzat eta beste bezero batzuentzat espazioak eta objektuak sortzen ditu, funtsezko ideia batekin: zentzumenak aldi berean estimulatzea eta baketzea".

Photomuseumeko Gela programaren barruan, gaur arteari eta diseinuari buruzko azken atala proiektatuko dute 18:00etatik aurrera. Ohi bezala, doako saioa izango da.

Saioan, "ikus-estetikaren boterea erakutsiko da, gure bizitzetan eragina duten diziplina ugaritan lan egiten duten profil desberdinetako diseinatzaile berritzaileenen bidez". Beren sormen prozesuak ezagutzeko lan tresnak erakutsiko dituzte proiekzioan. "Munduko liderren eta jende arruntaren arima harrapatzen duten Platon Antoniouren erretratuen lana aztertuko da lehenbizi, eta ondoren, Ilse Crawforden lana azalduko da. Luxuzko hotelentzat, Ikearentzat eta beste bezero batzuentzat espazioak eta objektuak sortzen ditu, funtsezko ideia batekin: zentzumenak aldi berean estimulatzea eta baketzea".