Esleitu dituzte Udaltzaingoaren egoitza berria egiteko lanak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mar. 19a, 12:00
Villa Nuria hamarkadetan Gurutze Gorriaren egoitza izan da. (Zarauzko Udala)

Altuna y Uria S.A. enpresak egingo ditu lanak. Zarauzko Udalak uste du egoitza berriak herritarren beharrei erantzuteaz gain, zerbitzuaren ikusgarritasuna eta gertutasuna hobetzen lagunduko duela.

Nafarroa kaleko Villa Nuria eraikinean Udaltzaingoaren egoitza berria egokitzeko lanak lehiaketa publiko bidez esleitu ditu Zarauzko Udalak, eta Altuna y Uria S.A. enpresak gauzatuko du proiektua; 2.971.667,07 euroko aurrekontua (BEZ barne) izango du eta lanak amaitzeko 64 asteko epea.

Zarauzko Udaleko Herri Segurtasun zinegotzi Iban San Martinek azaldu duenez, Udaltzaingoaren egoitza lekualdatzearen helburua da "zerbitzua erakundearen ezaugarri eta beharretara egokitzea". Proiektua estrategikotzat jotzen du Udaltzaingoak, "herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua punta-puntakoa" izan dadin. Izan ere, 850 metro koadro izango ditu egoitza berriak –gaur egungoak 225 metro koadro ditu, hiru solairutan banatuta–, eta Udaltzaingoko kideekin elkarlanean landu dute proiektua, beharrak aztertu eta horien arabera espazioak antolatzeko. Gainera, uste dut kokapen berriak "zerbitzuaren ikusgarritasuna eta gertutasuna hobetzen" lagunduko duela, "Nafarroa kalea mugimendu asko duen etorbidea baita", nabarmendu dute.

Udaltzaingoaren egoitza berriaren lanen finantziazioaren zati bat Europar Funtsetik jaso du udalak, 1.042.758,46 euro, hain zuzen ere.