Hiruputzu gaztetxeak logo lehiaketa jarri du abian

Aritz Mutiozabal 2023ko mar. 19a, 09:00
Zarauzko gaztetxe berria. (Jabi Gonzalez Toston)

Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 7an bukatuko da; diseinuak hiruputzugtx@gmail.com helarazi behar dira.

Gaztetxe berriak badu izena. Putzuzulo desagertuta, amets eraikin berriari Hiruputzu izena jarri diote, eta, orain, gaztetxe berrirako logoaren bila jarri dira. Horretarako dei irekia egin dute nahi duen orok bere diseinua bidali dezan.

Lehiaketarako proposamenak hiruputzugtx@gmail.com posta elektronikora helarazi behar dira, eta horretarako azken epea apirilaren 7a izango da. Hautatutako logoa gaztetxearen irekiera festan aurkeztuko dutela iragarri dute.

Erlazionatuak

Gaztetxe berriak ireki ditu ateak

Jabi Gonzalez Toston 2023 urt 14 Zarautz