Plaieroak 2022-2023

Gaur goizeko Hondartzako Futbol Txapelketako jardunaldia, irudietan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mar. 19a, 10:04

Euri zaparradak izan dira gaurko Hondartzako Futbol Txapelketako jardunaldiko protagonistak.

08:00etarako, zelaiak markatuta eta Hondartzako Futbol Txapelketako jokalariak partidei hasiera emateko prest ziren hondartzan. Euritsua argitu da eguna goizean goizetik, eta jardunaldian zehar ez dute atsedenik eman zaparradek. Hala ere, jokalariak ez dira kikildu eta ikuskizun ederra eman dute hondartzan.

Emaitzen berri eguerditik aurrera emango du Zarauzko Hitzak.