Aspaldiko partez, goizean goiz eta eguraldi euritsua jokatu zuten atzo plaieroetako jardunaldia. Txapelketa azken txanpan sartuta dago, eta jokalariak ez ziren kikildu eta ikuskizun ederra eman zuten hondartzan.
Kanporaketekin hasi aurreko bigarren faseko azken jardunaldia jokatuko zuten neskek. Mutilei dagokionez, ligako taldeek ez zuten partidarik izan, baina kopako hainbat talde final-zortzirenetako neurketak izan zituzten.
EMAITZAK
Senior Mutilak Kopa
1. Otamendi - Salegi Taberna 2-2
2. Talai-Mendi Kanpina - Dean Team 0-0
3. Tivoli Taberna - Il Capo 1-1
4. S.F Txanela - Kirkila-Enea Jatetxea 2-3
5. MRW - Pukas-Shelter 2-7
Senior Neskak
6. Lukas Ardotegia - Mayflower 0-2
7. Orbela-Limoss - Kebidek 1-1
8. Talai-Mendi Kanpina - Itxas-Lur Taberna 2-2